XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ateok jaso egizuez ateburuok;
zutundu daitezala antxinako ateak,
Zeruko erregea sartu daiten.
Nor da Zeruko Errege ori?
Jauna, indartsua ta altsua.
Ateok: jaso egizuez ateburuok;
zutundu daitezala antxiñako ateak,
Zeruko Erregea sartu daiten.
Nor da Zeruko Errege ori?
Jauna, Gudarozteen Jainkoa:
Bera da Zeruko Erregea
.

Zeruak Jainkoaren aintza iragarten dau,
izartegiak Aren eskuak egindakoa azaltzen dau;
egunak egunari iragarten dautso mandatua,
eta gauak gauari emoten dautso albista.
Berba egin bagarik, itzik-esan bagarik,
Aren abotsak durundirik egin bagarik,
Aren iragarteak lur osoa artzen dau,
eta Aren izkerak lurbiraren mugetaraiño.
Antxe jarri eutsan bere txabola eguzkiari;
senargeia ogetik urteten dan antzera urteten da bera,
pozik, ariñeketalari bat lez, bere bidea egiteko.
Zeruko ertz batetik urteten da,
eta aren ibillera beste zeru-mugara eltzen da:
aren berotik iñok ezin iges egin daike
.